Zumadi eskolako ikasleak lanbideei buruzko proiektu bat egiten ari dira eta honako mezu hau zabaltzeko eskatu digute lanarekin aurrera jarraitu ahal izateko:

“Zumadi eskolako ikasleak gara eta lanbideen inguruko dokumental  bat sortzeko lanean ari gara. Proiektu honetan zure laguntza behar dugu. Amezketako herritarrek zer lanbide daukaten jakin nahi dugu, horretarako, mezu honen amaieran daukazuen esteka klikatuz aurkituko duzun galdetegia erantzutea eskatu nahi dizuegu, gehienez ere, 5 minutu kenduko dizkizue erantzuteak.”

Helbide honetan sartuta erantzun dezakegu denok galdetegia: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc1IdgzN56kXreB4kbVFUUZr1ndtMHbqLZjhROCByEK9z1rVg/formrestricted