Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa
Eusko Jaurlaritzak azken urteetan araudi bat onartu du EIT-a deritzaiona, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa, bultzatzeko helburuarekin. EITa etxebizitza eraikinen egoeraren azterketa teknikoa da (adibide bat jartzeagatik, ibilgailuek duten IAT-ITV-aren antzekoa), eta honen helburuak ondorengoak dira:
1.- Eraikin osoaren kontserbazioaren benetako egoera ezagutzeko aukera izatea.
2.- Mantentze-lanetan egon daitezkeen arazo posibleak atzematea, larriago bilakatu aurretik.
3.- Jarduketa jarraibideak eskaintzea, eraikina beti “forma onean” egon dadin.
4.- Etxebizitzaren energia eraginkortasuna bermatzea.
5.- Irisgarritasun arauak betetzea erraztea.
Ze eraikinek dute EIT-a egiteko derrigortasuna? Eraiki zirenetik 50 urte bete dituzten bizitegi eraikin guztiek, eta baita, adin batekoak edo bestekoak izanda ere, zaharberritzerako, energiaren eraginkortasunerako eta irisgarritasunerako laguntza publikoak eskatzen dituzten eraikin guztiek.
Eta nork egin behar du EIT-a? Teknikari eskudunek egin behar duten begi-ikuskapena, arkitekto edo arkitekto tekniko batek alegia, eta eraikin baten oinarrizko 4 guneetan zentratzen da: estrukturan, fatxadan, estalkian eta ur sare komunetan (saneamenduan eta horniduran).
EIT-a egitea jabe bakoitzaren ardura da, eta kasuan kasu, banaka edo auzokideen komunitatean hartu beharko da EIT-a egitearen erabakia. EIT-ak ez du prezio finko ofizialik: kostua, baimendutako pertsonek kasu bakoitzean ezarritakoa izango da. Aukeraketarako askatasuna dagoenez, komenigarria da jabekideek nahi beste aurrekontu eskatzea, beraien interesetarako egokiena den eskaintza aukeratu ahal izateko.
EIT-a egiteko eta aurkezteko epea, eraikinak 50 urte edo gehiago baditu, 2017ko ekainaren 27tik 2018ko ekainaren 27arte izango da, eta Udalean aurkeztu beharko da, araudiak ezartzen duen eran.
Informazio gehiago behar izanez gero web orrialde bat dago herritarren zerbitzura, www.euskoregite.com, harremanetarako telefono zenbaki bat, 900 103 583, eta email helbide bat ere, euskoregite@euskadi.eus; Udalean ere gustora saiatuko gara argitzen sortzen zaizkizun kezkak.
ESKULIBURUA eta ARAUDIA
LOTURA INTERESGARRIAK
HIRIGINTZA ARAUAK
Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus
© 2018 Amezketako udala.