ZAZPITURRIKO URAREN BIDEA
ZAZPITURRIKO URAREN BIDEA Zazpiturrira garamatzan ibilbide atsegina da eta Aralarko parke naturalaren kanpoaldean dago, Txindoki enblematikoaren azpian.
Zazpiturri edo Zazpiturrietako iturbegia egitura hidrogeologiko oso garrantzitsu bat da. Txindoki mendiaren oinean kokatuta dago eta, nagusiki, Aralarko mendizerraren iparraldeko aurrealdean dagoen sektore urgoniarrean husten ditu urak.
Zazpiturrietako iturbegiak balio eta interes hidrogeologiko oso handia du, eta Amezketako udal-mugartean garrantzi hidrogeologikoa duen GIL bakarra da. Gainera, kontserbazio-egoera oso onean dago eta adierazgarritasun handia du kokatzen den testuinguru geologikoan.
Gipuzkoan garrantzi hidrogeologikoa duten GILen artean, Zazpiturrietako iturbegia balioespen handiena dutenetako bat da, 82. GILarekin (“Arantzazuko kanoiaren iturbegiak eta galeriak”) eta 77. GILarekin (“Jaizkibeleko ibai-haranak”) batera.
Natur ondare hau ezagutzeko oinezko bi ibilbide antolatu dira, bakoitzak bere ezaugarriekin:
Ibilbide zirkularra:
Joan-etorriko ibilbidea:
Ibilbide bakoitzean interpretazio-kantoreak aurkituko dira eta bertako edukiak baita ere deskargatu daiteken Mini App batean aurkituko dira.
Mini App.
Arritzagako MiniApp-era sartu nahi duzu?
Egin klik esteka honetan zure mugikorretik:
https://www.amezketa.eus/app/zazpiturrieta_eu
ZAZPITURRIETA
LOTURA INTERESGARRIAK
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzatik argitaratu den liburu berria, Asier Hilario geologoak idatzitakoa “Geodibertsitatea: gure lurraldearen memoria ezkutua” deskarga daiteke:
https://www.euskadi.eus/informazioa/euskal-autonomia-erkidegoko-geologia/web01-a2ingdib/eu/
Udalerriko natura ondarea balorean jarri eta ezagutarazteko balio duten egitasmo hau burutzeko Amezketako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren dirulaguntza jaso du.
HERRIA EZAGUTU
Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus
© 2018 Amezketako udala.