ROKODROMOA

Bartolome Deunaren kalean, 35. zenbakian dagoen lokalean kokatzen da rokodromoa eta sarrera kalearen atzealdean dago.

16 urtetik gorakoak bazkide egin daitezke, eta haientzat egunero izango da zabalik; 16 urtetik beherakoek joateko aukera izango dute, baldin eta bazkidea den heldu bat ondoan badute.

Altuera txikia duen lokala da, eta hiru horma ditu denera, inklinazio ezberdinekin. 0 gradutik hasi eta 40 gradurainoko inklinazioak ditu, zailtasunaren arabera. Ertz batetik hasiz gero, zeharka joan eta bidean inklinazio aldaketekin egiten da topo, zailtasuna gehituz horrela.

Rokodromoak gimnasioak izan duen funtzionamendu bera izango du: bazkide egin beharko da, urteko kuota ordainduta. Bazkideari giltza elektroniko bat emango zaio, eta giltza horrekin sartzeko aukera izango du egunero, astelehenetik igandera, 09:00etatik 21:00etara.

Boulderrean aritzeko material berezirik ez da behar izaten, lurreko koltxoneta ere jarrita dagoelako; baina katu-hankak eramateko gomendioa egiten da.

Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus

© 2018 Amezketako udala.