ARGITERI PUBIKOA
Amezketako Udalak herriko argiteria publikoa efizienteagoa izateko politikari bultzada emateko, 2020an zehar Amezketako Ugarte auzoan, Bartolome Deuna kalean, Zumadi eskolara doan bidean eta Eliz kalean 92 argi puntu (farola edo eraikinetan eskegitakoak) ordezkatu zituen eta 8 kuadro elektriko eguneratu.
Proiektuaren inbertsioa 193.420 €-koa izan zen hasieran, BEZa barne, baina proiektuaren lizitazioa egin ondoren, proiektuaren inbertsioa 152.702 €-koa izan zen, BEZa barne.
Ekimen hura Españako Gobernuaren ardurapean dagoen Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía – IDAE erakundeak diruz lagundu zuen, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaz baliatuta (EGEF-FEDER), Udalaren aldeko Ebazpena 56.710 €koa izanik, Tokiko Erakundeek bultzatutako Karbono Baxuko Ekonomiako proiektuak egiteko laguntza lerrotik.
Aipatu behar da berriztatze harrek zuzenean eguneratze-teknologikoa, energia elektrikoaren kontsumoaren gutxitzea, atmosferara CO2ren igorpena gutxitzea eta mantenu-kostuen gutxitze nabarmena ekarri zuela, hau da, Amezketako kaleetan zehar efizienteagoa, jasangarriagoa, merkeagoa eta argi kalitate hobeagoa duen sistema ekarri zuen berriztatzeak. Horrela, 56.662 kWh kontsumitzetik, argiteriaren berriztatzearen aurretik, 27.044 kWh kontsumitzera pasa zen Udala eskuhartzearen ondoren.
Herrian zehar dauden kuadroei dagokienez, hauek berriztatu eta saneatzean, segurtasuna irabazi zen argiteria bermatze aldera, eta gainera telegestioko sistema ezarri zen, Udaletik zuzenean edozein matxura edo ezohiko kontsumoak kontrolatu ahal izateko.
Hurrengo erronka, berriz, herrian zehar hainbat puntutan zaharkituta geratu diren beste 65 bat argi puntu berriztatzea izango da, eta Udala horretarako lanean dago.
HERRIKO ZERBITZUAK
Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus
© 2018 Amezketako udala.