JAIAK ETA OSPAKIZUNAK

 

Herriko zaindaria San Bartolome da eta beraz bertako festak abuztuaren 24 (Bartolome Deunaren eguna) inguruan izaten dira.
Baina “San Martin” egunean ere festa moduko bat antolatzen da izen bereko auzoan, aipatutako deunaren omenez.

Ugarteko festak, Errosarioko Amaren jaiak, urriko lehen astebukaeran ospatu izan ohi dira

Ospakizun hauetaz gain, inauterietan, zehazki astelehenean eta igandean, herritarrak etxez-etxe dantzan ibiltzen dira urte askotako ohitura jarraituz.

Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus

© 2018 Amezketako udala.