FERNANDO AMEZKETARRA

FERNANDO DE BENGOECHEA

Mundu guztiak entzun du Fernando amezketarrari buruz, baina oso gutxik ezagutzen dute Fernando de Bengoechea, eta persona bera dira. Izan ere, Fernando Amezketarra, mitifikatu nahi izan bada ere, ez da alegiazko izaki bat. Artzain bat izan zen; jaio eta hil Amezketan egin zen eta bere bizitzako urte gehienak ere Amezketan egin zituen.

Iztuetak maiz aipatzen ditu haren ateraldi xelebreak, eta haren urrutiko ondorengo batek gozamenerako biografia bat idatzi du. Serapio Mugica ikertzaileak haren jaiotza, ezkontza eta heriotza agiriak argitaratu zituen.

Jaio 1764ko urriaren 10ean jaio zen. Esaten dutenez, Espille-saleche baserrian. Txiki-txikitatik baserrietan egin behar izaten ziren lan asko eta asko egin behar izan zituen eta eskolara joaterik ez zuen izan. Analfabeto izanagatik, buruz azkarra zen, eta beti erakutsi izan zuen ahalmen hori.

Bertsolari bizkorra zen, bertsoak egiteko gaitasun izugarria zuen. Herri askok beren herriko festetarako nahi izaten zuten, jendeari gozararazi egiten baitzion inprobisatzeko zuen erraztasunari esker.

Baina, bertsolari handi hau zerbaitengatik nabarmendu bazen umoreagatik izan zen.  Bere burua egoera estu samarren batean ikusten bazuen, bere alderdi komikoa ateratzen zuen.

Jendeak Fernandori leporatzen dizkion ateraldi eta pasadizo guztiak ez dira benetakoak, asko eta asko asmatutakoak dira. Carmelo de Echegaray jaunak dio leporatzen zaizkion pasadizoetako bat Pedro Alonso judu kristautuaren obran aurkitu duela.

Jose de Artechek ondorengo hitz hauekin amaitzen du bertsolari artzainari buruzko lan mardul bat: “Benetako Fernando Amezketarrak zerikusi gutxi zeukan, ezbairik gabe, jendeak irudikatu zuen parasito xelebre harekin, bere duintasuna alde batera utzi eta unerik egokienean ondoen hornitutako mahaietara inguratzeko moduak egiten zituen persona harekin. Fernando Amezketarra gizon bakarti eta independete moduan agertzen zaigu, bere pobrezia harrotasun eta etsipen isilean jasaten zuena”.

Hil 1823ko uztailaren 9an hil zen, Azentzin-txikia baserrian, dirudienez frutaren bat gehiegi jan eta gero. Esaten dutenez, hiltzeko zorian egonagatik ez zuen umorerik galdu; berekin zeudenei esan omen zien: “Hiltzen naizenean argi eta garbi eta edonon esan dezakezue Fernando ez zuela goseak hil; benetako gosea pasatu bazuen ere, hil nahikoa janda hil zela”.

TXOKOAK

pdf

MENDIKO

Tamaina : 62.40 kb
Hits : 446
pdf

KOTXETA

Tamaina : 160.49 kb
Hits : 416
pdf

ESPILA SALETXE

Tamaina : 160.55 kb
Hits : 377
pdf

ERGOENA

Tamaina : 159.41 kb
Hits : 402

BERTSOAK

mp3

PLAZA

Tamaina : 177.92 kb
Hits : 446
mp3

MENDIKO

Tamaina : 170.86 kb
Hits : 423
mp3

KOTXETA

Tamaina : 77.07 kb
Hits : 401
mp3

ERGOENA

Tamaina : 88.74 kb
Hits : 410

Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus

© 2018 Amezketako udala.