B@kQ

B@kQ identifikazio elektronikoko bitarteko berri bat da. Oso erabilerraza da eta aukera ematen du administrazioekin telematikoki harremanetan jartzeko. Sinadura elektronikoaren arloan B@kQ-ek tarteko maila du (funtsezkoa).

B@kQ eskatu egin behar da eta ziurtagiri kualifikatua denez, identifikazio presentziala behar du, eta hori Amezketako Udaleko bulegoan izan daiteke. Beraz, B@kQ sinadura elektronikoa Amezketako Udaletxean atera daiteke. B@kQ lortzeko beharrezkoa da Udaletxean ondorengo agiriak aurkeztea:

– Nortasun Agiri Nazionala (NAN-DNI), edo pasaportea edo gida baimena.
-Europar Batasuneko/Europako Esparru Ekonomikoko hlritarra bada, Atzerritarren Nortasun Zenbakia (AIZ-NIE)eta indarrean dagoen pasaportea edo haien herrialdean baliokidea den nortasun agiri nazionala.
-Europar Batasunaz kanpoko hiritarra bada: Atzerritarren Nortasun Zenbakia (AIZ-NIE) eta pasaportea.

B@kQ-rekin, euskal administrazioetako hainbat zerbitzutan online kontsultak eta izapideak egin ahal izango dira, adibidez: Udal izapide elektronikoak, errolda edo elkarbizitza ziurtagiriak eskuratu, ordainagiriak eskuratu, Gipuzkoako Foru Aldundiako zergak egin eta kudeatu (PFEZ, BEZ…), Osakidetzako karpeta pertsonala ikusi…. Azken batez, Administrazioak geroz eta zerbitzu gehiago jarriko ditu online egin daitezkeenak hurrengo urteetan.

Nola aktibatzen da B@kQ?

Amezketako Udaletxean eskabidea osatu ondoren, posta elektroniko bat bidaliko dugu. Bertan, koordenatuak eta igortze- eta aktibazio-prozesurako esteka bat aurkituko dira. Igortze- eta aktibazio-prozesua oso erraza da:

– SMS bat bidaltzen dizugu. Horretan, pasahitz bat egongo da, gogoratzen erraza izango den beste batekin ordezkatu beharko duzuna.
– Datu pertsonalak egiaztatzen dira eta B@kQ erabiltzeko terminoak eta baldintzak onartzen dira.
– Lehen aldiz autentifikazio bat egiten da sinadura-ziurtagiria hodeian igorri ahal izateko.
– B@kQ prest egongo da autentifikatzeko eta nahi diren online harremanetan sinatzeko.

B@kQ

PDF

4_pasos_B@kQ

Tamaina : 838.48 kb

LOTURA INTERESGARRIAK

IZENPE

Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus

© 2018 Amezketako udala.