SALAKETA KANALA
Otsailaren 20ko 2/2023 Legeak, arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duenak, ezartzen du administrazio publikoek, beste erakunde batzuen artean, sistema bat ezarri behar dutela herritarren esku jartzeko, aukera emango diena, lan-testuinguru edo testuinguru profesional batean, arau-hauste penal edo administratibo larri edo oso larriei buruzko informazioa jakinarazteko.
Amezketako Udalak, aipatutako legeria betez, salaketa-kanala izeneko sarbidea antolatu du. Hona hemen bere ezaugarri nagusiak:
– Konfidentzialtasuna: Informatzailearen eta komunikazioan aipatutako beste edozeinen identitatearen konfidentzialtasuna bermatzen du.
– Segurtasuna: Segurua izan behar du, datuak babesteko eta baimenik gabe sartzea eragozteko.
– Irisgarritasuna: Informazioa denentzat eskuragarri dagoen moduan komunikatzeko aukera ematen du, baita komunikazio anonimoak egiteko aukera ere.
– Eginbidea: Hartu izanaren agirirako eta salaketak izapidetzeko epeak ezartzen ditu.
– Errepresalien debekua: informatzaileak edozein errepresaliaren aurka babesten ditu.
Udalak egindako irregulartasunen baten xede bazara edo horrelakorik ezagutzen baduzu, ez izan zalantzarik hura salatzeko. Horretarako, jo esteka honetara:
TRAMITEAK
Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus
© 2018 Amezketako udala.