DATU PERTSONALEN BABESA

Europar Batasunak 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena onartu eta 2016ko maiatzean indarrean sartu zen (Erabateko aplikazioa 2018ko maiatzaren 25etik aurrera).

Erregelamendu hau hainbat erakunde eta eragileen (gobernuak, Europako datuak babesteko agintariak eta enpresak) arteko hainbat urteko eztabaidaren emaitza da.

Horiek guztiek, azken hamarkadetan teknologia berriek etengabe aurrera egin dutenez, xehetasun handiagoz arautu behar izan dituzte (beren eskumenen arabera) bilakaera teknologiko horretatik eratorritako alderdiak, hala nola pribatutasuna eta datuen babesa.

Gaur egun, Interneten eta sare sozialen erabileraren popularizazioak, datuen azterketa aurreratuak edo Gauzen Internetek izandako gorakadak, besteak beste, erabat aldatu dute erabiltzaileen eta enpresen arteko komunikazioa.

Ondorioz, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu berriak gaur egungo teknologiara egokituko den pribatutasun-araudi baten oinarriak ezarri nahi ditu.

Orokorrean, Administrazio Publikoei ere, datuak babesteko tratamenduen arduradun edo eragile izatea egokitzen zaie, beren jarduerak aurrera eramaten dituztenean. Horrek esan nahi du, Erregelamendu Orokorrak eragina izango duela administrazio publikoetan, Amezketako udala barne, eta bertan ezarritako printzipio eta betebehar orokorrez gain, Administrazio Publikoetarako berariaz ezarritakoak ere bete beharko dira.

Jarraian, aipatu betebeharren azalpen eta dokumentuak agertzen dira.

Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus

© 2018 Amezketako udala.