TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA

Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak agintzen duenaren arabera, Administrazio Publikoei datuak babesteko tratamenduen arduradun edo eragile izatea egokitzen zaie, haien jarduerak aurrera eramaten dituztenean.

Besteren artean ere, Erregelamendu Orokorrak bertan behera uzten du orain arte indarrean egon den obligazioa fitxategiak eta tratamenduak xedapen orokor baten bidez sortzeko, aldizkari ofizialean argitaratzeko, eta, azkenik, datuak babesteko agintaritzari jakinarazteko, agintaritzak Fitxategien Erregistroan inskribatu dezan.

Erregelamendu Orokorrak, ordea, xedatzen du nahitaezkoa izango dela Tratamendu Jardueren Erregistro bat kudeatzea, eta funtsezko tresna izango dela Erregelamendua betetzen dela frogatzeko eta tratamenduak gainbegiratu ahal izateko.

Modu horretan, jarraian agertzen diren dokumentuetan tratatzen eta jasotzen diren datu zehatzak adierazten dira, aurretik antolamenduan aztertu eta detektatutako jarduera eta tratamenduen arabera.

ERREJISTROAREN XEDEA

JARDUERA-TRATAMENDUAK

Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus

© 2018 Amezketako udala.