LANDA EREMUA

Amezketako Udalak, udalerriko landa eremua garatzeko eta landa eremuko ustiaketak mesedetzeko, hainbat ekimen burutzen ditu urtean zehar. Ekimen hauek 4 arlotan banatzen dira:
1.- Urtero baserri bideen konponketarako diru kopuru bat bideratzen da.
2.- Urtero landa eremuko hainbat lekuetan hobekuntzak egiten dira (heziak, iturriak, askak…), Herri Onurako Mendien Hobekuntza Funtsaz baliatuz, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.
3.- Udalak Amezketako Udalaren Onura Publikoko 2.008.1 zk. mendian, Amezketako Mendia edo Larrondo mendia izenekoan, abeltzainen larratzeak kudeatzen ditu.
4.- Udalak landa eremuko hainbat eragileekin (baserritar, abeltzain, nekazari…), maiz bilerak burutzen ditu, heuren arloko gai desberdinak jorratu eta koordinatzeko.

Lotura interesgarriak

Etorlur Gipuzkoako lurra
Nekagip
Fraisoro ingurumen eta nekazal laborategia
Mendiz mendi mendez-mende
Landaredia
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintza
Tolomendi

Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus

© 2018 Amezketako udala.