GAZTELEKUA

Helburuak:

  • Zerbitzuaren xedea tokian-tokiko haur, nerabe eta gazteei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien haurtzaro eta gaztetasunaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea.

Hori dela-eta, zerbitzuan haur, nerabe eta gazteei, osotasunean, arreta eskaini nahi da eskaintza iraunkor eta koherentea izan da.  Honekin batera, partaidetzaren aldeko apustua egiten da eta hurbiltasuneko zerbitzuak eskaini nahi da.

  • Norbanako mailako, talde mailako eta komunitate mailako xedeak:
  1. Norbanako mailan ere hainbat helburu daude: autonomia sustatzea: nortasun pertsonalaren garapena eta gizartean toki aktiboa izateko gaitasuna bermatzea; Haur, nerabe eta gazteengan eskumenak garatzea autonomia pertsonalaren eta kolektiboaren mailak lortzeko, aukera berdintasuna bermatuz.
  1. Talde mailan: Konpromisoa eta jarrera kritikoa bultzatzea partaidetza kolektiborako sentimendua garatuz, berdinen arteko erlazio eraikitzaileak garatzea.
  1. Komunitate mailan: aldaketa-prozesuetan inplikatzeko gaitasuna landu, horrela herriko parte-hartzea duintzea, eremu publikoarekiko kezka sortaraztea eta udalerrian haur, nerabe eta gazteen errealitatea ezagutaraztea eta hauek herriko eragile gisa ikusgarri egitea.

Zerbitzuak

Nerabeentzako zerbitzua:
Gaztelekua: urtean zehar, astelehenetik ostiral bitarte beraiekin adostutako ekintzak egiten dira, hala nola, sukaldaritza tailerrak, pelikulak ikusi eta hausnartu, herriko txikientzat ekintzak burutu, mahi jolasen lehiaketak, kirol lehiaketak, etab. Honetaz gain, Gabonetako, aste santutako eta udako eskaintza bereziak burutzen dira.

Harremanetarako

Ordutegia

  • Arreta teknikorako ordutegia
Astelehena Asteartea Asteazkena
10:00-13:30 10:00-13:30 10:00-13:00
  • Gaztelekuko ordutegia
Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
16:30-19:30 17:30-19:30 16:30-19:30 17:30-19:30 16:30-19:30

LOTURA INTERESGARRIAK

Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus

© 2018 Amezketako udala.