Arritzagako Glaziarra

Aralar betidanik izan da Euskadiko mendi eta naturaren ikur nagusi bat. XX mendearen hasieratik egindako ikerketek erakusten duten bezala asko dira mendilerro eder honek gordetzen dituen balore natural eta kulturalak: basoak, flora, fauna, geologia eta gizakiak mendeetan zehar moldatu duen paisaia kulturala dira bere balore nagusiak. Horiek guztiak babesteko 1994 urtean Gipuzkoako zatia Aralar-eko Parke Naturala izendatu zen.

Aralar euskal geologiaren ikur garrantzitsu bat ere bada. Jurasiko eta Kretazeoan zehar sortu ziren kareharriek mendilerro ikusgarri bat sortu dute. Ezaugarri guzti hauek bereziki ondo ikusi daitezke Arritzagako bailaran. Hemen aurkitu daitezke EAEn ikusi ditzakegun egitura geologiko ikusgarrienetarikoak, ala nola: fosil ugariz hornitutako Jurasiko eta Kretazeoaren arteko trantsizioa, Aralar egituratzen duen zamalkamendu eta antiklinala, meategiak eta guztien artean ezaugarririk bereziena, EAEko bailara glaziar bakarra. Azpimarragarria da ere Txindoki bezalako ikono batek geologiaren dibulgaziorako ematen dituen aukerak.

Aberastasun geologiko guzti hau EAEko Geologia Interesdun Lekuen, GIL, Inbentarioan ondo irudikatzen da. Amezketako udalerrian bakarrik 5 GIL aurkitu daitezke eta hauek balorean jarri eta geokontserbazioaren aldeko ekimena abian jartzea da proiektu honen helburu nagusia.

Amezketako udalerrian kokatutako Geologia Interesdun Lekuak ondorengoak dira:

•GIL 9. Arritzagako sakaneko ebaki Jurasiko-Urgondarra
•GIL 83. Zazpiturrietako ur-begia
•GIL 87. Arritzagako haran glaziarra eta morrenak
•GIL 106. Arritzagako kobre-meatzeak
•GIL 112. Txindokiko tontorrak eta kareharriak

 

Mini App.

Arritzagako MiniApp-era sartu nahi duzu?
Egin klik esteka honetan zure mugikorretik:

 https://www.amezketa.eus/arritzaga_eu 

 

ARRITZAGAKO GLAZIARRA

 

LOTURA INTERESGARRIAK

Webgune honetan Eusko Jaurlaritzatik argitaratu den liburu berria, Asier Hilario geologoak idatzitakoa “Geodibertsitatea: gure lurraldearen memoria ezkutua” deskarga daiteke:

https://www.euskadi.eus/informazioa/euskal-autonomia-erkidegoko-geologia/web01-a2ingdib/eu/

 

Descubre Tolosaldea Ezagutu weborrian “Arritzaga Aralargo bailara glaziarra” artikulua ikus daiteke 

https://www.tolosaldea.eus/eu/blog/arritzaga-aralargo-bailara-glaziarra

 

Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus

© 2018 Amezketako udala.