JOLATOKIAK
Amezketako Beltzaren Plazan kirolerako eta aisialdirako ondorengo eremuak daude:
- Erabilera anitzeko kirol zelaia: Belar artifizialezko zorua du eta kirol ezberdinak praktikatzeko prestatuta dago. Esate baterako, saskibaloia, futbola edo eskubaloia.
- Skate parkea: Skate, irristailu edo patinetearekin lehen ariketak egiteko edo beraien maila apur bat hobetu nahi dutenentzat prestatuta dagoen eremua da. Hormigoizko arrapala eta plataformak ditu.
- Jolas eremuak: Bi eremu bereizten dira. Bata estalia, 0 – 6 urte bitarteko haurrentzako jolasak daudena. Eta bestea, estali gabea 6 – 13 urte bitarteko gaztetxoentzako prestatutakoa.
- Aire librean kalistenia praktikatzeko eremua: Kalistenia norberaren gorputz-pisuarekin egiten diren ariketa fisikoak dituen entrenamendu-sistema bat da. Bere kontzepturik garbienean, kalistenia karga gehigarririk gabe egiten da. Kirolariaren gorputzak berak egiten du erresistentzia, indarra eta gaitasun kardiobaskularra landuz.
Proiektu hau Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak kofinantzatuta izan da, Euskadiko 2015-2020 LGParen babesean.
HERRIA EZAGUTU
Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus
© 2018 Amezketako udala.