BAKE EPAITEGIA ETA ERREGISTRO ZIBILA

Arduradunak

Bake epailea eta Errejistro Zibileko arduraduna: Miren Agurtzane Garmendia Arteaga.

Ondoko funtzio hauek ditu: bere herrian gertatu diren larritasun txikiko gertakariengatiko (irainak, laidoak, hertsapenak) falta-epaiketak tramitatu eta egin beharko ditu, bai eta epaia eman ere.Gauza bera egingo du 90,15 eurotik beherako kopuruak erreklamatzen direnean.Erregistro Zibila ere bere kargura dago, eta beraz, bikoteak ezkonduko ditu, jaiotzak inskribatuko ditu, eta gai horiei loturiko beste zenbait zeregin ere beteko ditu.

Bake Erpaitegiko eta Errejistro Zibileko Idazkaria: Udaleko Idazkaria

Zerbitzuak

Bake Epaitegia

Arlo Zibila: Demanda zibilei dagokienez, 90,15 eurotik beherako kopuruen erreklamazioei buruzkoak bakarrik azter daitezke.

Zigor Arloa: Salaketa penaletan, herritarra edozein gertakariri buruzko salaketa jartzera joan daiteke, baina edozein Polizia-etxeetan ere (Udaltzaingoa, Ertzaintza, eta abar) jar dezake. Izan ere, Bake Epaitegietan larritasun txikiko epaiketak bakarrik egiten dira, adibidez irainak, hertsapenak eta mehatxu-mota batzuk ebazteko.

Lankidetza judiziala beste Epaitegi batzuekin: Herritarrari bere Bake Epaitegiak dei egin diezaioke beste Epaitegiren batek eskatu duen komunikazio-egintza edo eginbideren bat egiteko. Eginbide horiek oso garrantzitsuak dira epaiketa bizkortzeko, eta beraz, joaterik ez duenak bere Bake-Epaitegiari jakinarazi beharko dio.

Errejistro Zibila

Erregistro Zibila erregistro publikoa da. Bertan inskribatzen dira pertsonen egoera zibilari buruzko gertaera guztiak (jaiotza, izen-abizenak, ezkontzak, seme-alabak, dibortzioak, heriotza…). Zehazki, ondorengo izapideak egiten dira:

  • Erregistro Zibileko ziurtagirien luzapena: (Jaiotza, Ezkontza, Heriotza Agiriak…)
  • Izen aldaketak.
  • Abizen aldaketa espedienteen kudeaketa.
  • Akats zuzenketa espedienteen kudeaketa.
  • Jaiotza, Ezkontza eta Heriotza inskripzioak.
  • Bake epaitegiaren kudeaketa: Zitazioak, jakinerazpenak, falta epaiketak, kontziliazio egintzak…

 

Harremanetarako

  • Helbidea:  Amezketako Udaletxea. Fernando Amezketarraren Enparantza z/g. 20268 Amezketa (Gipuzkoa)
  • Tel-Fax: 943 653189
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak arte.

Lotura interesgarriak

Justizia Administrazioa Euskadin

Erregistro Zibil Zentrala

Euskaltzaindiako izen bilatzailea

Euskal abizenak (Euskaltzaindia)

 

Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus

© 2018 Amezketako udala.