KIROLA
Amezketako herrian gaur egun 4 pilotaleku daude, hauetatik, 3 txikiak eta bat haundia: herriko plazako frontoi irekia, Larrunarri pilotalekua, herriko kirol azpiegitura nagusiena, alegia, Zumadi eskolan dagoen Altuna Anaiak frontoia eta Ugarteko frontoia, azken hirurak frontoi estaliak. Ziur aski ez da egongo Euskal Herri osoan 1000 biztanle inguru dituen herririk horrenbeste frontoiekin bere udalerrian.
Amezketako Zumadi Eskolak futbitoko jolaslekua ere badu.
Pilotalekuen nahiz Zumadi Eskolako futbitoko jolaslekuaren erabilpena edozeini irekita daude eta erabat dohainezkoak dira. Halere, Larrunarri pilotalekuan hainbat entrenamentu eta txapelketa izaten dira urtean zehar eta Zumadi Eskolan ikasleen erabilpena izan ohi da eskola orduetan eta haurren entrenamentuetan eskolaz kanpoko orduetan. Beraz, kirol azpiegitura hauen erabilpenean lehentasuna dute jarduera hauek.
KIROLA
Lotura interesgarriak
HERRIKO ZERBITZUAK
Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus
© 2018 Amezketako udala.