Amezketarrak ingurunearekin harreman estuan bizi izan dira betidanik. Natura eta kultura alorreko ondare aberatsa daukagu eta gune honetan bildu nahi izan dugu Aralar, Arritzagako bailara glaziarra, Zazpiturri iturburua, argizaiolak edota Pernando Amezketarrari buruzko informazioa.
PELLO ZABALA GUNEA BISITATZEKO AUKERA
Urtean zehar, nahi duenak, partikularrak zein elkarteak, aukera izango du Pello Zabala gunea bisitatzeko. Bisitarako erreserbak hartu behar dira 657 370 156 telefono zenbakira deituta edo pellozabalagunea@amezketa.eus helbide elektronikora idatzita.
Bisitariek aukera izango dute, Amezketako ondarea ezagutzeko ez ezik, baserritarren produktuak erosteko eta dastatzeko ere. Bisiten prezioa 10 €koa da eta prezioaren barruan bisitarientzako gidaria eta mokadutxo jateko aukera sartzen dira.
Antxon Aguirre Sorondo autorearen TRATADO DE MOLINOLOGIA (Los molinos de Guipúzcoa) lan mardulean (1988), 296. orrialdean dago bere aipamena:
YERABIZCAR-BEKOA o GOEN-ERROTA-BEKOA
Se trata de un molino ligado en todo al anterior, con la sola diferencia de poseer dos pares de piedras y estar situado a 10 metros aguas abajo. Se encuentra desmantelado.
SITUACIÓN. Junto al caserío GEREBISCAR, frente a las paredes del antiguo palacio de Intxausti, en el casco de Amezketa a 100 metros aproximadamente de la iglesia parroquial.
Atzera begira jarriz, Jose Maria Oterminek idatzitako “Amezketa etxez etxe” liburuan aipatzen duen moduan (308. Or.) Ierabizkarko errotak izenburupean, honela dio:
Izen honen pean, garai batean, bi errota jarduten ziran lanean: Ierabizkar goikoa eta Ierabizkar behekoa. Azken hau gaur egun Errota zahar izenez ezagutzen dugu. Goen errotak ere deitzen zitzaien.
Bi errota hauen jabetza bitan banatua zegoen. Batetik, erdi bat Amezketako herriarena zen. Bestetik, Jauregi haundiko nagusiarena, bigarrena.
Goazen 1673. urtera. Arotz bat ikusiko dugu jo eta ke lanean bere laguntzaileekin. Beren egitekoa amaitu zutenean hauxe aitortuko dute Migel Mendizabal eta Migel Lizeaga amezketarrek:
“Dijeron que por horden de esta dicha Villa havia echo y obrado ciertas obras de carpinteria Pedro de Apaeztegui vecino desta dicha Villa y oficial carpintero en los molinos llamados Goen Errotas y puente que pasan dellas y en las casas concejiles desta dicha Villa por este presente año”. GAO-PT1083.
Ez daukate inolako dudarik Ierabizkarko errotetan egindako lanaz:
“Y las que estan echas en los dichos molinos y puente que la dicha villa tiene a medias con Don Juan de Eraso y Amezqueta vecino desta dicha Villa tocantes della balen asimismo a toda costa con sus materiales y acarretos veinte y seis ducados de vellon”. GAO-PT1083.
1755ean gaude. Ekainak 9 egun ditu. Obrak egin nahi dira errota hauetan. Horretarako, garraio/akarretoen eskritura eta karea egitekoa izenpetu behar dira. Horretarako hiru amezketar animatu dira: Juan Bautista Arizmendi, Gaspar Galartza eta Antonio Pagola. Beren gain hartutako lana:
“haran la conducion de la piedra labrada necesaria y tambien la piedra losa para las obras de cantería de los molinos de Yerabizcar propios de esta Villa y de Don Joseph Antonio de Eraso”.
1760an, herriko agintarien aginduz, Juan Bautista Eizmendi maisu harginak bi errotak aztertu zituen. Zertarako? Honatx erantzuna:
“vio el molino de arriba de Yerabizcar para hacer la nueva presa y el molino de abajo para hacer una havitacion”.
1764ko urriaren 1ean izenpetutako agiri batek dioenez, eta gogoan hartu urte horretan jaio zela Fernando Amezketarra, Karlos Loidik eta Martin Esteban Lantzek hartu zituzten errentan Ierabizkarko errota biak.
1863an Juan Ignazio Gomendio eta Ana Joakina Galartza bizi ziren beren alabekin: Maria Mikaela, Ignazia Antonia, Maria Josefa, Maria Lorentza, Maria Fulgentzia, Maria Frantziska eta Josefa Martina.
Behin baino gehiagotan esan bezala, Amezketako herriarena zen Ierabizkarko erroten erdia eta bestea Jauregi Haundikoaren jabeena.
Amezketako herriari zegokion erdia Pedro Maria de Quehielle merkatari donostiarrarena izan ondoren, Madrilen bizi zen Migel Antonio Agirrezabalak erosi zuen:
“finca rustica de dos molinos sitos en jurisdicion de Amezqueta los cuales se hallan juntos en el sitio llamado Yerabizcar, contiene el uno dos piedras harineras y habitacion para el molinero, y el otro sola una piedra, sobre el rio que baja de Aralar a Alegria, confinan por cuatro todos puntos con el dicho río, via publica y terrenos de la villa de Ascensinea (sic)”.
Jauregi Haundikoari zegokion zatia, berriz, doña Luisa Romeo Markesak saldu egin nahi izan zuen bolada hartan:
“La Marquesa vende la finca de este numero á don Francisco Maria Goicoechea por la cantidad convenida de cuatro mil pesetas, que la vendedora confiesa ante el Notario que da fé, tenerlas recibidas del comprador Goicoechea… En su virtud don Francisco Maria Goicoechea y Elorza, mayor de edad, viudo, Molinero y vecino de la villa de Amezqueta insciribe a su nombre. Tolosa. 27 de octubre de 1885”.
Egia esan, Frantzisko Goikoetxeak urte batzuk bazeramatzan Ierabizkarko errotan bizitzen. 1877an, Frantzisko Goikoetxea alargunaren seme-alabek Sendotzako sakramentua hartu zuten: Nazaria, Jose Ignazio, Tomas eta Luisa Goikoetxea Agirreurretak.
Frantzisko Goikoetxeak doña Maria Sorarrain Sagastiri saldu zion 1900an. Doña Maria hil zenean Frantziska Feliziana Dionisia Artsuaga Sorarrain izango da jabe berria 1907tik aurrera.
Ierabizkar goikoak ez dakigu noiz utzi zion alea ehotzeari. 1950rako arrastorik nabarmenenak galduta zeuden.
Guk ezagutu genuen Ierabizkar edo Errotazahar esaten genionak bi zati zituen. Batetik, etxebizitza. Bestetik, errota izandakoa.
Etxe honetan bizitzen egondako azken familia Lukas Artano Karrera eta Feliziana Sagastume Karrerarena izan zen. 1922an ezkondu ziren Lukas eta Feliziana; artzaina zen Lukas, eta Pardelutsen eduki ohi zuen txabola. Inoiz Bizkai aldera ere eramaten zuen artaldea, baina gehienetan Gipuzkoako kostaldera (Altzola). Felizianak urte asko egin zuen Amezketako papeleran lanean. Etxe honetan jaiotakoak dira Pilar eta Jose bikiak.
Amezketako Udalak 2009an berriztatu zuen errota zatia baina ez errotari erantsitako eraikina.
Ieraregibizkar errota, Udaleko Hirigintzako Arau Subsidiarioetan katalogatutako ondasun eta elementuen zerrendan ageri da, oinarrizko babes erregimena dutenen atalean, baita balizko gune eta elementu arkeologikoen zerrendan ere, D mailakoen artean. Ondare industrial modura dago sailkatua instalazio hidrauliko hau.
HERRIA EZAGUTU
Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus
© 2018 Amezketako udala.