DATUEN BABESARAKO ORDEZKARIA

Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak Datuak Babesteko Ordezkaria (hemendik aurrera, DBO) izendatzearen beharra jasotzen du. Zehazki, “agintaritza edo erakunde publiko” guztiek izendatu beharko dute Datuak Babesteko Ordezkari bat.

Hona DBOren eginkizun nagusiak:

a) Tratamenduaren arduradunari edo tratamendu-eragileari informazioa eta aholkularitza ematea.

b) Gainbegiratzea ea tratamenduaren arduradunak eta eragileak Erregelamendu Orokorra betetzen duten, honakoak barne:

– erantzukizunen esleipena.
– kontzientziazioa eta langileen prestakuntza.
– eta kasuan kasuko auditoriak.

c) Datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluazioaren (DBEE) inguruan aholkularitza ematea eta beraren aplikazioa gainbegiratzea.

d) Kontrol-agintaritzarekin lankidetzan eta horiekiko harremanetarako gune moduan jardutea.

Gauzak horrela, Amezketako Udalak DBO izendatu du eta izendapena Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinarazi dio.

DBOren kontaktu-datuak:
P3RSEUS CIBERSEGURIDAD, S.L.
E-mail: dpd@p3rs.eus
Tel: 944 36 05 04
Helbidea: Parke Teknologikoa, 804 eraikuntza, Mod 114; 48160 Derio, Bizkaia.

Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus

© 2018 Amezketako udala.