Astelehenean, uztailaren 20an, 13:00etatik 14:00etara, Pernando Amezketarra Kultur Etxean, LandaGO proiektuaren inguruko informazio-hitzaldia egingo da.
LandaGO landa-eremuetako mugikortasun autonomoa garatzea helburu duen proiektu berritzailea da. Proiektuaren barruan, Amezketa eta Abaltzisketa arteko ibilbidea aukeratu da teknologia hau benetako ingurune batean probatu eta garatzeko. Helburua da etorkizunean ibilgailu autonomoek landa-eremuetako mugikortasuna hobetzeko izan dezaketen ekarpena aztertzea, herri txikien arteko konektibitatea indartuz eta garraio jasangarriagoa sustatuz.
Informazio-saio honetan, proiektuaren arduradunek orain arte egindako lanak eta lortutako aurrerapenak aurkeztuko dituzte. Era berean, datozen hilabeteetarako aurreikusitako urratsak azalduko dituzte, eta bertaratzen direnek galderak egiteko eta proiektua gertutik ezagutzeko aukera izango dute.
Herritar guztiak gonbidatuta zaudete.