Jauregiko eremuko plan partzialaren tramitazioak aurrera jarraitzen du, eta behin betiko gauzatzen denean, etxebizitza berriez gain, aparkaleku publiko berriak ere sortuko dira, inguruko mugikortasuna eta aparkatzeko aukerak nabarmen hobetuz.

Bitartean, ordea, auzoan dagoen aparkaleku faltari irtenbidea emateko helburuarekin, Amezketako Udalak behin-behineko aparkaleku bat egokituko du etorkizunean etxebizitzak eraikiko diren lurzatiaren zati batean.

Lanak aste honetan bertan hasiko dira eta egokitzapen lan hauen bidez, 20 plazako behin-behineko aparkalekua prestatuko da. Neurri honen helburua gaur egungo aparkatzeko zailtasunak arintzea eta herritarrei irtenbide praktiko bat eskaintzea da.