Gaur goizaldean, herriko argindar sarean egin beharreko hobekuntzak egin ahal izateko Ergone auzoan behin-behinean instalatutako sorgailuak matxura izan du, eta, ondorioz, auzoa argindarrik gabe gelditu da.

Argindar enpresak jakinarazi du matxura ezin izan dela bertan konpondu eta beste sorgailu bat ekarriko dutela hornidura berrezartzeko.

Enpresaren aurreikuspenen arabera, 12:30erako argindar zerbitzua normaltasunez berrezarriko da.