Tolosaldeko adindu talde batek eskualdeko herri guztietan hainbat adinduekin harremanetan jartzen ari da zahartzaroaren inguruko ekimen bat sustatzeko.

 

“Zahartzaroaren ikuspegia eta horren inguruko familia- eta gizarte-ereduak bizkor ari dira aldatzen. Badakigu belaunaldi berriena ez dela aurreko belaunaldien berdina izango, baina ez dakigu zehatz-mehatz nolakoa izango den. Badakigu zahartzaroa bizitzaren aldi luze eta aberasgarria bilaka daitekeela, baina ez dakigu zuku guztia ateratzeko nola ekin behar diogun. Badakigu soluzioa ez dela erakunde publikoetatik eta etekin ekonomikoa atera nahi duten enpresetatik etorriko, baina ez gaude antolatuta. Badakigu antolatu egin behar garela, eta ez da gutxi.”

 

Zahartzaroaren diseinua eta kudeaketa adinduen esku egotea nahi bada, ostegun honetan, irailak 23, Kultur etxeko aretoan arratsaldeko 7etan egingo den bileran parte hartzeko gonbitea egiten zaie amezketar adinduei. Bileran goian aipatu Tolosaldeko sustatzaileak izango dira.

 

Mezu hau adinduen artean zabaltzea eskatzen da, ahal den partaidetzarik haundiena lortzeko osteguneko bileran.

 

Ondo izan eta ostegunerarte.