2021eko maiatzaren 10eko 71. zenbakidun Alkatearen Ebazpenaren bitartez, 2021eko Amezketako udaleku irekietako begiraleak zein zuzendaria kontratzatzeko eta praktikaldiko pertsona bat izendatzeko hautaketa prozesuaren deialdia eta deialdiaren oinarriak onartu ziren. Deialdi hori eta oinarriak Amezketako web orrian eta gazteen aisialdiko elkarteetan iragarri zen eta CVak aurkezteko epea maiatzaren 25arte izan zen.

 

80 pertsonek izena eman dute eta jarraian hautaketa prozesua Gaztelekuko arduradunak eta Udaleko Idazkariak landu dute elkarlanean eta hautagaien zerrenda proposatu diote Alkateari Ebazpen bidez udaleku irekiak antolatzeko behar diren pertsonak kontratatu eta izendatzeko.

 

Jarraian hautagaien zerrenda, hautaketa prozesuan emandako puntuaketarekin, agertzen da, denen ezagutzarako: Udaleku irekien begiraleen Puntuaketa

Baitere, Alkatearen 2021eko ekainaren 16ko 83. zenbakidun Alkatearen Ebazpena agertzen da, Amezketako 2021eko Amezketako udaleku irekietako begirale eta koordinatzailearen kontratazioa eta praktikaldiko pertsonaren izendapena onartzen dituena, denen ezagutzarako: Alkatearen Ebazpena