Ostiral honetan, urriak 7, arratsaldeko 7etan eta Kultur Etxean, hitzaldi interesgarri bat antolatu du Edurne Barriolak zaldien heziketaz hitzegiteko.

 

Edurne Barriola tolosarra da baina Amezketan bizi da, zaldiak hezten aritzen da eta izen bat egin du alor horretan.

 

Bertan Angels Gol zaldien hezitzailea ere izango da. Angels Gol eskarmentu handiko zaldi-hezitzailea da, jokabide-arazoak dituzten zaldien berreziketan espezializatua. Sentiberatasun nabarmena izanik, beti izan du haiekin, bereziki gatazkatsuenekin, elkar ulertzeko erraztasuna. Etengabeko prestakuntzan, zaldiarekiko komunikazio sentikorragoa eta begirunetsuagoa garatu du.

 

Edozein pertsona interesatua bertaratu daiteke hitzaldira.