Laugarren edizioa izango du mondeju egunak Amezketan, “Mondejua eta Amezketa, zaletasuna baino+” lelopean. Lehenengo bi edizioak, Tolosaldean turismo jasangarria sustatzeko Tolosaldea Garatzenek Europako Next Generation funtsetatik lortutako diru laguntzarekin antolatu ziren, baina, egunaren arrakasta ikusita, urtero jarraipena ematea erabaki zen.

Urriaren 10ean izango da aurtengo edizioa, eta aurrekoan bezala, etxean mondejuen tradizioa mantendu dutenei beraien mondejuekin postua jartzeko aukera emango zaie.

Beraz, postua jartzeko interesa dutenek, udalera jo dezatela izena emateko irailaren 18a baino lehen.

Hemen jarraian dagoen loturan ikusi ditzakezue aurreko edizioetako irudi zoragarriak!!

 

MONDEJU EGUNA 2023

MONDEJU EGUNA 2024

2024KO SPOT-A

MONDEJU EGUNA 2025

2025EKO SPOT-A