Jakinarazten zaizue 2019 urteari dagokion zabor bilketaren tasa ordainketa irailaren 17tik urriaren 31ra bitartean egin behar dela. Ordainketa bakarra da urte osorako.

Zaborren erreziboak helbideratu gabe dauzkazuenok, pasa zaitezte Kutxabank entitateko edozein bulegoetatik ordainketa egitera, alguazilak etxera eramango dizkizuen erreziboekin.

Helbideratuta daukazuenoi berriz, adierazten zaizue irailaren 17an kobratuko dela zuen kontu korrontetik.

Goian aipatutako epea pasa ezkero %20ko errekarguarekin kobratuko dira, beraz, ez ahaztu epea urriaren 31an amaitzen dela.

Datorren urterako helbideratu edo domiziliatu nahi izan ezkero (kobraketa era honek tramiteak errezten ditu eta kosteak gutxitu gainera) dei ezazue udaletxera datuak emateko.