Amezketako Udalak herriko kirolariei beraien ibilbidean laguntzeko apustu sendoa egina du aspaldian. Badira profesioz bertatik bizi diren kirolariak herrian, Jokin Altuna da horren adibide garbiena, baina badira mundu mailan arituagatik ere bidaietan eta materialetan diru asko gastatu behar izaten dutenak ere. Hori dela eta, azken urteetan Josu Artolari diruz laguntzen dio udalak, eta orain Unai Reguillagarekin sinatu du udalak hitzarmena. Amezketarrak urteak daramtza judoa praktikatzen, zehazki, amezketako eskolaz kanpoko jardueretan kirol hau praktikatzen hasi zenetik. Azken urteetan kata modalitatean lorpen handiak izan ditu Unaik, eta bide hortan jarraitu ahal izateko, 1.500 euroz lagunduko du udalak, eta Unaik udazken kulturalean berak praktikatzen duen kirol modalitatearen erakusketaldi bat emango du herrian.