Badira urte batzuk Udal eraikinetan giltza elektronikoak jarri zirela eta honek abantaila asko ekarri dizkigu. Zerbitzu ugari dauzkagu herrian eta hauetako asko noiznahi erabil ditzakegu giltza elektronikoei esker: Liburutegia, haurtxokoa, gimnasioa, gazte taldearen lokala, kultur etxea, rokodromoa… Zerbitzu hauek izatea eta nahi denean erabili ahal izatea altxor bat da, baina ardura bat dakar berarekin: ezarrita dauden oinarrizko arauak betetzea. Azken aldian gune hauetako atea irekita eta argiak edota berogailua piztuta utzita aurkitu ditugu, honek eraginak izan dituelarik hurrena iritsitako erabiltzaileentzat (liburutegia hoztuta aurkitzea adibidez). Mesedez, eskatzen dugu gune hauetako erabiltzaileak zaretenok arduraz jokatzea eta zerbitzu hauetan ezarrita dauden arauak betetzea.