Urtero legez, eta ikasturtearen hasierarekin batera, aurtengoan ere Amezketako Udalak 2026-2027 ikasturtean euskara ikastaroak bultzatu nahi ditu.
Ikasturte berriari begira, azken urteotan bezalaxe, Amezketako Udalak oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza zabala egiten du. Europako hizkuntzen markoaren arabera, oinarrizko mailak A1 eta A2 dira, euskeraren ezagutzaren hastapenetan daudenentzat; B1 eta B2 aldiz, erdiko mailakoentzat dira, eta B2 landu ondoren 2. Hizkuntza Eskakizuna titulua eskura daiteke, lanbide askotarako aproposa; azkenik, C1 eta C2 maila aurreratuak daude, eta C2 landu ondoren 3. Hizkuntza Eskakizuna (lehen EGA titulua zena, gaur egun jada desagertuta) eskura daiteke, maila goreneko ikasketen lanbideetarako erabat beharrezkoa.
Ikasturte berriari begira, Tolosaldean lanean diharduten Aitzol eta AEK euskaltegiek 2026-2027ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute. Euskaltegi bakoitzak bere eskeintza azaldu du (euskera-mailaren araberako klaseen eskeintzak, matrikulatzeko epeak, euskaltegi bakoitzaren harremanetarako datuak, ea).
Amezketako Udalaren nahia da klaseak jasotzeko taldeak osatzea Amezketan, klase horiek Amezketan bertan eman ahal izateko, baina horrela izango ez balitz, euskera ikasi nahi duten amezketarrek aukera izango dute euskaltegi batean edo bestean izena emateko, ondoen datorkien ordutegian eta ikasketa modalitatean.
Izena emateko edo matrikula epea:
– Klaseak AEK euskaltegian edo Tolosako Aitzol Euskaltegian jaso nahi izanez gero, irailaren 18 arte izango da epea. EMAN IZENA!
Informazio gehiago nahi izanez gero, Udalera hurbildu edo deitu (943 653189), edo Aitzol Euskaltegira (943 651006) eta Andoaingo AEK Euskaltegira (943 591704 edo 688746643) deitu.
Ikusi ataria.eus -en albiste osoa.
Amezketa herri euskalduna izaten jarraitzea amezketar guztien ardura da, dakitenek erabiltzea eta ez dakitenek ikastea, gero erabili ahal izateko, baina era berean, euskeraz dakitenen ardura da ere ez dakitenei eta ikasten ari direnei bultzadatxo bat ematea, eta pazientziarekin eta modu errezean, tabernan, dendan, plazan… euskeraz ere zuzentzea, ikasten ari direnak animatuz eta bultzatuz.


