Saneamenduko obrak burutzeko lanek aurrera jarraitzen dute eta oraingoan Bartolome Deuna kalean 1 eta 19 zenbakien artean hasiko dira lan horiek. Lan hauek eragozpenak sortuko badituzte ere, etorkizunera begira onura nabarmenak ekarriko dituzte, garbitasunean eta herritarron osasunean batez ere.

Herriko beste guneetan egin den bezala, lankidetza eta ulermena eskatzen da herritarren partetik, denok gure partetik jarrita errazago eta azkarrago egiten baitira gauzak.

Garajeak dituzuenok eta eragina izango duzuenok kotxeak barruan edo kanpoan utzi behar dituzuen antolatu behar duzue. Kotxea garajera sartzea ezinbestekoa izanez gero, txapak jarriko dira eta sartu irtenak bermatuko dira. Hala ere, hau ezingo da une guztietan egin, garajeak erabiltzen jarraitzeko asmoa duten herritarrek Jaizubia enpresarekin koordinatu beharko dute kotxeen sartu irtena bermatuko duten txapak noiz jartzea antolatzeko.

Besterik gabe, adierazi nahi dugu lanak burutzen ari den enpresa eta Gipuzkoako Foru Aldundia herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko esfortzu handiak egiten ari dela  eta herriko gainerako guneetan orokorrean obrak ondo doazela. Eremu honetan ere ondo joango direla espero dugu.

Barkatuko diguzue informazio hau azken orduan pasa izana, baina, guri ere orain jakinarazi digute lanen egitasmoa.

Eskerrik asko aldez aurretik.