Gehienek jakingo duzuen bezalaxe, azaroaren 10ean Españako Kongresurako hauteskunde orokorrak izango dira. Hauteskunde egunaren aurretik, ohikoa izaten da partidu politikoek, euren kanpainaren barruan, posta bidezko propaganda bidaltzea herritarrei beren etxeetara.

Nola partidu politikoak ugariak diren, hauen guztien propaganda ere herritarren posta ontzietan pilatzen da, eta gerora, zaborretara joaten da gehiena, ontzi urdinera ondo egin ezkero birziklaketa, noski.

Azken egunetan, berriz, hainbat hedabideetan eta sare sozialetan ekimen eta aukera berri bat zabaldu da, zehazki, herritarrak propaganda hori beren etxeetan ez jasotzeko eskaera egiteko aukera. Aukera honek kanpainaren kostuak gutxitzeko (denon diruarekin egiten dena) eta paper gutxiago gastatzeko balio du (ingurumenaren ikuspegitik egokia).

Herritarren batek interesa balu alderdi politikoen propaganda ez jasotzeko, izapidea bi modutan egin daiteke: norberak internetetik egitea edo Udaletxera hurbildu eta inprimaki bat betetzea.

Internetetik norberak egiteko ondorengo web gunera sartu behar da, https://sede.ine.gob.es/oposicionPartidos/presentacion?lang=eu_EU, eta Cl@ve sistema edo sinadura elektronikoa erabili.

Baina udaletxera hurbilduta egin nahi bada izapide edo tramitea, jarraian deskargatu daitekeen eskari-orria bete behar da, HAUTESKUNDEETARAKO PROPAGANDA JASO EDO EZ JASOTZEKO INPRIMAKIA, eta Udaletxera pertsonalki ekarri nortasun agiri pertsonalarekin batera, eta Udalak bideratuko du eskaera Instituto Nacional de Estadísticaren bitartez. Eskari-orria Udaletxean eskuragarri izango da baitere eskuz bete ahal izateko.