Azaroaren 17an, igandez, Amezketan azken urteetan egin ohi den azoka egiteko asmoa dago. Bertako produktuak erakusteaz gain saltzeko aukera ere izango da. Bestalde, salmentekin batera erakusketak eta erakustaldiak izatea ere proposatzen dugu: animaliak, artisauak, lan-tresnak edo garai bateko tresna bereziak… Hauxe duzue guri bururatzen zaizkigun gaien zerrenda, baina norbaitek beste zerbait baldin badu gustura onartuko genuke:
Salmentarako produktuak: Barazkiak, frutak, babarrunak, mondejuak, okela, eztia, gazta, onddoak, gozoak, sagardoa, ardoa, ukenduak, xaboiak eta krema naturalak…
Animaliak.
Artisauak: talla, eskultura, pelotagileak, haria (gantxillo, punto kruz….), pintura e.a.
Tresnak: zuen etxeetan aurkitzen duzuena…
Izena ematerakoan kontutan hartu beharrekoak:
1) Eskaera orri orokorra bete behar da pertsona identifikatuaz eta salmentan jarriko den produktua garbi
adieraziz. Azokarako eskaera orria
2) Mahai 1 edo 2 behar dituzun adierazi behar da eskaera orrian (mahai bakoitzak 1,80m. x 0,80 m. neurtzen du) eta argi-indarra behar den edo ez ere jarri behar da.
Azaroaren 17an, azoka egunean, goizeko 9:00ak baino lehen ezin izango da postuetan materiala jarri.
Azoka eremuan postu guztiak sartzen ez badira, udalak erabakiko du jarriko direnak. Nekazal eta abeltzaintza ekoizleei lehentasuna emango zaie.
Postuak jartzeko eskaera egiteko azken eguna, azaroak 8, ostirala
Udaletxeko telefonoa: 943653189