Urriaren 5ean izango da, Udalak antolatuta, 60 urtetik gorako herritarrentzat ibilaldia. Aurrekoetan bezala, lehentasuna 60 urtetik gorako amezketarrek izango dute, baina autobusa betetzen ez bada, gainontzeko herritarrek ere izango dute joateko aukera.

Izena emateko Udaletxera gerturatu eta epea urriaren 2an bukatuko da. Pertsona bakoitzeko prezioa 30€ izango da.

 

 

8:30etan abiatuta, lehenengo geldialdia ITURRI KONTSERBAK enpresan izango da, bisita gidatuaren ondoren mokadutxoa dastatu eta bertako produktoak erosteko aukera izango delarik. Hau bukatzean, Lizarrako osteguneroko azoka bisitatu eta 14:30tan NAVARRA JATETXEAN  bazkari ederra. Itzulera 18:00/18:30 aldera.

Animatu!!