Amezketako Zumadi eskolako LH5 eta LH6ko ikasleek astero eskolan egiten duten bertso saioa, aste honetan, Bedaioko elkartean egingo dute. Bertan, herriko bizilagunekin partekatuko dute bertsolaritzarekiko duten zaletasuna eta ikasketa-prozesua, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sendotuz.
Eskolako bertso saioetan, Bixente Gorostidi izaten dute gidari, bihako saio berezian ere bera izango dute maisu! Aurrez Ugarte auzoan egin zuten zita, eta bertan, gonbidatu berezi bat izan zuten: Todor Azurza. Todor, orain gutxira arte Boisen (AEB) bizi izan da, eta bere ekimenez eta bitartekaritzaz hasi zuten Zumadiko ikasleek Boiseko bertso eskolarekin harremana.
Bihar berriz ere espero dute Todorren bisita, eta ilusio handiz jasoko dute bai ikasle eta irakasleek eta bai herritarrek. Esperientzia aberasgarri hau belaunaldi arteko ezagutzaren transmisioan eta herri-giroaren sustapenean urrats garrantzitsua izaten ari da.