Amezketako Udalak herriko ondarea zaindu eta balioan jartzeko helburu argia du eta bide horretan pausu bat gehiago eman du Anduizko borda eta bere lurrak erosiz. Hainbat arrazoi ikusi ditu Udalak borda honen erosketa burutzeko:

1- Anduizko bordak mugakide dituen lur guztiak herri lurrak dira eta erosketa honekin, lur publikoetan integratuko dira:

2- Dagoen kokaguneagatik hainbat aukera ematen ditu bai abeltzaintzarako, bai eskolarekin batera herriko haurrekin basoaren inguruko pedagogia egiteko eta baita mendizaletasunaren ikuspegitik ere.

3- Esanahi historiko berezia du, izan ere, Anduitz gure historiaren lekuko zuzena izan da:

Francoren aurkako borroka galdu ostean, Frantzian aurkitu zuten babesa Makiek. Berehala, ordea, II. Mundu Gerra etorri zen eta berriro gudara. Nazien aurka ihardun eta demokrazia Europara ekarri ostean, amestu zuten posible zela (Europako laguntzarekin eta herritarrenekin) Espainiako diktadura bota eta Europa osoan demokrazia ezartzea.

Usteak, ordea, erdi edo oso ustel. Euren eginahalak porrot egin zuen eta ihesari eman zioten. Batzuk Aralarrera inguratu ziren eta IRTEERA horretaz baliatuz, gizarteratzea helburu, Anduitzeko bordan atseden hartu zuten. Tamalez, ostera, poliziak zain zituzten eta tiroketan bi gerrilarik bizia galdu zuten eta bat atxilotua izan zen. Beraz, Anduitzeko borda hurbileko gure historiaren lekuko dugu. Gertaera historikoa, herritarrok eta kanpokoek ezagutzea komeni dena. Zertarako? Horren trasmisioa bizirik mantentzeko eta historiatik ikasteko; hau da, egunerokotasunean zer bide hautatu behar dugun garbiago ikusteko.

 

Udalak 37.000 eurotan erosi ditu borda eta lur-sailak eta Foru Aldundiko ingurumen diru laguntzetara aurkeztu ostean 28.000 euroko diru laguntza jaso du erosketa burutu eta bertan Anduitz balioan jartzeko panel informatiboak jartzeko.