Amezketan aste bereziak ditugu aurretik. Gaur bertan hasita, hainbat ekitaldi berezi antolatu dira herrian, kultur jarduerak, herri ekimenak eta jai giroko ospakizunak uztartuz. Udalak eta herriko elkarteek egitarau zabala prestatu dute, herritar guztiei zuzendua.
Gaur, ostiralero bezala, azoka izango da plazan, 16:30etik 18:00etara bitartean. Gaurkoan postu dezente izango dira: fruta saltzailea, Larreta esnekiak, Balerdipeko erleak, baserriko arrautzak, AralaReko, Zuzitza ganadutegia eta Eguzkileire, gainera, gaztaina erreak banatuko dituzte bertan.
Horrez gain, DBH4ko ikasleek antolatutako talo-jatea egingo da, ikasbidairako dirua biltzeko asmoz. Herriko gazteen ekimena laguntzeko aukera paregabea izango da. 20:00etan hasita.
Igandean, urteroko Amezketako Perie ospatuko da, herriko ohiko zita eta topagunea. Azoka giroa, artisautza, tokiko produktuak eta musika izango dira eguneko protagonistak, eta herritar zein bisitari asko elkartuko dira plazan.
Hurrengo ostiralean, San Martin egunaren ospakizunak. Herriko jaieguna azaroaren 11n baldin bada ere, deituta dagoen greba orokorra dela eta, ohiko ekitaldiak azaroaren 13an egingo dira. (Herriko jubilatu eta erretirodunentzako bazkarirako txartelak astelehenetik aurrera eskuragarri egongo dira Udal bulegoan)
Azaroaren 14ean berriz, herriko emakumeen eskutik, HERRI KIROL ERAKUSTALDIA izango da plazan, arratsaldeko 16:30ean.
Azaroaren 15, urteroko ohitura bihurtu den GOAZEN telesailaren aurre estreinaldia.
Azaroaren 18an berriz, Koldo Alijostes herritarrak, Mitologiari buruzko hitzaldia emango digu Kulturetxean.
Eta momentuz azkena, azaroaren 20ko bakarrizketa: ZE ESATONA?! Janire Atxurraren eskutik. Izen ematea udal bulegoetan egingo da, azaroaren 12 eta 13an.
Amezketako Udalak herritar guztiak eta bisitariak gonbidatu nahi ditu ekintza hauetan parte hartzera.
Informazio gehiago eta ordutegi zehatzak jarraian dauden irudietan, Amezketa APP-an eta sare sozialetan.








