Basoko suteetarako plan bereziaren larrialdi fasea martxan jarri du Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan eta Bizkaian ere, orain arte Araban soilik egon da martxan. Badirudi asteburuan egoera okerrera joango dela eta neurri murriztzaileak ezarriko dira natur guneetan, besteak beste, erretzea, barbakoak egitea edo ibilgailuarekin baso bide ez-zainduetatik ibiltzea. Gainera, Segurtasun sailak larunbatera arte luzatu du beroagatik EAEn dagoen alerta laranja, hainbat lekutan tenperatura 40ºC inguruan egongo baita.

 

Beraz, herritar guztiei jakinarazten zaie Amezketan, eta bereziki, San Martineko parkean, barbakoarik ez egitea eta suarekin adi ibiltzea.

 

Jarraian, Eusko Jaurlaritzak Udalera bidalitako abisua ABISUA, eta suteen aurrean aholkuak AHOLKUAK