Martxoaren 1etik eska daitezke seme-alaben hazkuntzarako hileko laguntza berriak Eusko Jaurlaritzari.

 

Laguntza berria jaso daiteke ardurapean dauden seme alabengatik, bai jaiotzez, adopzioz, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioz ala tutoretzaz izan.

 

Hiru laguntza mota egongo dira:

Eskaera elektronikoki/telematikoki egiteko, web helbide honetan aurkez daiteke: Eskaera on line

Elektronikoki/telematikoki aurkeztu ahal izateko, identifikazio elektronikoa eduki behar da. Ez daukanak Amezketako Udalean eska dezake B@kQ eta horretarako, helbide elektroniko bat eta telefono mugikor bat eduki behar dira.

 

Aurrez aurre ere egin daiteke eskaera Amezketako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan, baina, elektronikoki modu errazean egin daitekeenez, Udalak horretara animatzen ditu herritarrak.

 

Informazio gehiago: