Papertegi aldeko Bartolome Deunaren kaleko azken fasera iritsi dira saneamentuko lanak. Hau dela eta derrigorrez aldaketak eragingo dira eta hauen berri emateko zuzentzen zaizue idatzi hau.

Lehenik Bartolome Deunaren kaleko 20. eta 35. zenbakien artean eta harategi ondotik doan bialean, berriro ere aparkalekuak erabilgarri egongo dira, eremu hortan material metaketa eta edukiontziak erretiratu egingo direlako.

Kultur-etxe parean errepidea moztu egin da eta hortik gora dauden garajetako erabiltzaileek papertegi pareko zubitik sartu eta irten beharko dute. Arduraz eta arretaz ibiltzeko eskatzen zaizue eremu honetan, bi norabideak bide berdinetik egin behar direlako.

Bestalde, betidanik erabiltzen den iturri ondoko aparkalekuan obrarako eremu bat hartuko da material metaketa eta edukiontziak jartzeko.

Ondorioz eta lehen ere aipatu genuen moduan obrak irauten duten bitartean ahalik eta eragozpen gutxien eragin asmoz, udaletxe aurreko enparantzan aparkatu ahal izango da. Dena dela, kontutan izan astebukaeretan antolatuta dauden ekitaldietarako, plaza libre utzi beharko dela eta beste lekurik ezean, saihesbidean aparkatu beharko da.Beraz, pazientziaz har ditzagun eragozpen hauek. Zalantzarik ez dago egindako lan guztia Amezketarron onerako izango dela.