Datorren astelehentik hasita, Bartolome Deunaren kaleko 15. eta 19. zenbakien artean burutuko dira saneamentuko lanak. Hau dela eta derrigorrez aldaketak eragingo dira eta hauen berri emateko zuzentzen zaizue idatzi hau.

Makina 15. zenbakidun etxebizitzaren parean hasiko da, eskailera inguruan, eta hortik biribilguneraino (Abaltzisketako bidegurutzea) ariko da lanean.

Beraz kalea itxita egongo da Bionetxetik Laubide etxera bitartean, bi norabideetan, garajeetako erabiltzaileentzat izan ezik.

Makina dagoen lekuan pasatzeko lekua oso txikia izango da. Ondorioz, ahaleginak egingo dira etxebizitza horietan bizi diren bizilagunei pasabidea errazten.

Autobusaren ohiko geltokia ez da erabilgarri egongo lanak irauten duten bitartean. Beraz autobusak bi geltoki izango ditu herrigunean (herri sarrerako biribilgunea edo artzaiaren rotonda eta papertegiko bidegurutzea).

Aipatutakoa hobeto ulertzeko eskuz eginiko krokisa erantsi diogu idatzi honi.

Beraz, pazientziaz har ditzagun eragozpen hauek. Zalantzarik ez dago egindako lan guztia amezketarron onerako izango dela.