Eguberrietan eten ziren saneamendu lanak berriro martxan jarri dira herrian, eta horrek Estanko etxe ondoko hainbat aparkaleku kenduko ditu behin-behinean. Plazan aparkatzeko baimena berriro ezarri da erraztasunak emateko. Halaber, gogorarazten dugu ostiral arratsaldeetan, azokaren ondorioz, frontoi aldeko eremua libre utzi behar dela.