Urtero legez, azaroaren 11an, San Martin egunean, Udalak Amezketako jubilatuentzako egitaraua prestatu du:

– 12:30tan: Meza Nagusia SAN MARTINEN.

– 14:00tan: Bazkaria BEARTZANA JATETXEAN eta bertsolari eta trikitilariak bertan jardungo dute.

 

Bazkarian parte hartzeko Amezketan erroldatuta eta 60 urtetik gora izan behar da eta izena eman behar da Udaletxean, azaroaren 2tik 8ra. Bazkarirako txartela 30 € dira.