Jakina da azken hilabeteetan egoera berezian bizi garela COVID 19ak sortutako pandemia dela eta. Honek distantzia soziala eskatzen duten neurriak hartzera behartu gaitu guztiok eta horretan ari gara.  Gauzak honela, eta jende pilaketak saiheste aldera, udalak aurten San Bartolome jaiak ez ospatzea erabaki du.

Hala ere, kulturaren sektoreak bizi duen egoera larriaz jakitun gara, eta  gainera kultur ekitaldiek aukera ematen dute hauek gauzatzeko osasun neurriak betez. Honegatik, azaroan egin ohi dugun kultur hamabostaldia indartu eta hau udazken kultural bihurtzea erabaki dugu.

Datozen asteetan udazken kultural hau antolatzen arituko gara eta irailean bilera bat deituko dugu nahi duten herritar zein eragileek parte har dezaten eta beraien proposamenak egin ditzaten.

Besterik gabe, dei egiten dugu garai hauetan elkar zaintzen jarrai dezagun.

Prentsa oharra