Urriko egitarau kulturalean beste ekintza bat sartu dugu. Igande honetan, urriak 25, “Panpina” antzezlana ikusteko aukera izango da kultur etxeko areto nagusian. 14 urtetik gorakoentzat izango da anetzerki hau, eta hemen duzue sinopsia:

“Antzezlan honetan gai sakonak topatuko ditu ikusleak, umorea eta performance kutsuko aktore lan fisikoaz lagunduta: noiz bilakatzen da norbera panpin eguneroko bizitzan? Zer pasatzen da panpin baten burutik? Noiz behar dugu begiratu gaitzaten, eta zergatik? Emakume oro da panpina? Besteen begiradak egiten gaitu panpin?”

Sarrera mugatua izango da eta erreserbak 943 65 31 89 telefonoan egin beharko dira.