Gaur, otsailak 27, Sahara Arabiar Errepublika Demokratikoaren bandera jarri da udaletxeko balkoian.

48 urte igaro dira, Frente Polisarioak Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa aldarrikatu zuenetik. Aljeria hegoaldeko Tindufeko errefuxiatu guneetan dagoen desertuan, 200.000 saharar errefuxiatu inguru bizi dira, gehienak emakumeak. Saharako errefuxiatuen kanpamentu hauek munduko zaharrenak dira eta nabarmena da bertakoen sufrimentua, egoera tragikoa da benetan.

Hori guztia dela eta, 2024ko otsailaren 27an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 48. urteurrenean, sahararrei eta sahararren borrokari laguntzeko, Saharako bandera jarri da udaletxeko balkoian.

Hurrengo udalbatzarrean honen aldeko mozioa ere onartuko da eta atzo Amezketan bizi diren sahararren eskutik herrialde honen egoera hobeto ezagutzeko aukera izan genuen.