Ostegunerako gaztelekukoek honako gonbitea luzatu digute:

“Abenduak 3an , euskararen eguna izanik, euskararen eguna eta etb maratoieko ekimena bultzatu nahian, gaztelekuko nerabeek  bertso bat  prestatu dugu.

Bertso hau amezketarrek abestea gustatuko litzaiguke. Animatu zaitezte!
Abenduak 3, osteguna, arratsaldeko 17:00tan, Fernando amezketarraren plazan.
Goazen denok batera euskara bultzatzera eta birusari aurre egitera.
Lagundu zabaltzen mezua!!
(parte hartu nahi izan ezkero idatzi 688 71 16 75 zenbakira, abenduaren 3ko eguardiko 14ak arte)”