Gaur argitaratu da eta indarrean sartu 39/2021 Dekretua, urriaren 6koa, lehendakariarena, COVID-19aren pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoera Euskadin amaitu dela adierazten duena eta normaltasun berri batean sartzeko neurriak zehazten dituena.

 

Honen bitartez, osasun-larrialdiko egoerari amaiera ematen zaio, eta ondorioz, orain arte indarrean egon diren neurri murriztaile gehienak bertan behera, indarrik gabe, geratu dira, hala nola, komertzio eta ostalaritzaren aforoen mugakizunak, ordutegien mugakizunak, kirola egiteko mugakizunak, ea. Halere, murrizketa batzuk mantenduko dira, adibidez, espazio itxietan eta 5.000 lagunetik gorako edukiera duten esparruetan antolatutako ekitaldietan %80-eko mugari eutsiko zaio.

 

Era berean, indarrean jarraituko du maskara erabili beharrak barnealdeetan; baita ere kanpoaldeetan, pertsonen arteko distantzia mantendu ezin denean, neurri hau Espainiako legeriaren bitartez arautzen baita, eta oraindik indarrean baitago.

 

Gaurko Dekretuarekin batera, Osasun sailburuaren Agindu berria argitaratu eta indarrean sartu da, Lehendakariak larrialdi-egoera amaitu dela adierazi ondoren, normaltasun berrian COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriei buruzkoa. Bertan goian esandako gutxieneko neurriak jasotzen dira.

 

Hona hemen aipatu Dekretuaren eta Aginduaren testuak: DEKRETUA, AGINDUA