HARTUKO DIREN NEURRI BEREZIAK
1.- Kartel informatiboa: Hilerriaren sarreran jarri den kartel informatiboaren argibideak jarraitu.
2.- Musukoa: Musukoaren erabilera derrigorrezkoa da.
3.- Gel hidroalkoholikoa: Hilerrira sartu aurretik derrigorrezkoa da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea. Horretarako, udalak atarian jarri duen potea erabili.
4.- Pertsona-taldeak gehienez ere sei pertsonetakoa izango dira, salbu eta bizikideak badira.
ZENBAIT GOMENDIO
1.- Ahal den neurrian, bisitak mailakatu eta eguerdiko orduak saihestu. Jende asko hurbiltzen da garai horretan hilerrira.
2.- Hilerriko eremu barnealdean ahalik eta denbora gutxien egon.
3.- Hilerritik ateratzean ez sortu jende pilaketarik kanpoaldean edo bide ertzetan.