Gipuzkoako Mendi Federazioak, mendi-irteera antolatu du hurrengo larunbatean, azaroak 5, Lizarrustitik Larraitz, Caja Rural Kutxak diruz babestuta. Ibilaldia amaitutakoan Larraitzen bazkaria egingo da eta partaide guztiak gonbidatuta egongo dira.

 

Mendi-irteeraren helburua da auzolan txiki bat egitea eta ibilbidean zehar zenbait egurrezko seinale jartzea, bidean zeharreko toponimiak jasotzen dituztenak.

 

Irteerarako gonbidapena interesa duen edozeinentzat da (herritarrak, mendizaleak…) baina plaza kopurua mugatua denez, 50 bat pertsonentzat, izena eman beharko da Amezketako Udalera deituta, 943 653189, astelehen honetan eta asteazkenean, arratsaldeko 3ak arte.

 

Federazioak Donostiatik goizeko 8etan abiatuko den autobusa antolatu dute eta Tolosan 8,25etan eta Beasainen 8,40 inguruan jendea jasotzeko geratuko da. Orduak gutxi gora beherakoak dira eta geltokiak parte-hartzaileei jakinaraziko zaie. Bazkariaren ondoren autobusak lehengo lekuan utziko ditu parte hartzen dituztenak.